COMGI
Hasiera > 

Adituekin Solasaldiak - 'Medikuentzako sare sozialak: Erabilerak eta arriskuak. Kode Deontologikoaren errespetua' [2014/12/11]

Hasiera: 2014/12/11
Hasiera ordua: 18:30

Datorren abenduaren 11n, 18:30etan, Elkargoko Fundazioak antolatzen duen eta soilik medikuentzako den lehen Adituekin Solasaldia izango da Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialean. 

Lehenengo solasaldi honek Medikuentzako sare sozialak: Erabilerak eta arriskuak. Kode Deontologikoaren errespetua gaia jorratuko du, eta Iñigo Aduriz, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Komunikazio arduradunak emango du, gazteleraz. Hau izango da hitzaldiaren eskema:

1.- Sare sozialetara sarrera.

  • Zer dira eta zertarako balio dute. Sare sozialetan ematen den informazioaren ezaugarriak.
  • Sare sozialak medikuntzan.

2.- Masa-sare sozialak: Facebook eta Twitter.

  • Txio, Txiokatu eta Bertxiokatu kontzeptuak. 
  • Twitter-en erabilerak eta ezaugarriak. 
  • Facebook-en erabilerak eta ezaugarriak.
  • Medikuaren lan eta bizitzarako Twitter eta Facebooken erabilerak.
  • Erabilera profesional eta pertsonalen adibide batzuk.

3.- Sare sozial profesionalak.

  • Ippok-en erabilerak eta ezaugarriak.
  • Linkedin-en erabilera eta ezaugarriak.
  • Beste sare sozial batzuk.

4.- Sare sozialetan hedatutako informazio medikoaren inguruko erantzunkizuna.

  • Sare sozialen bidez informatzean ezinbestean bete behar diren irizpideak.
  • Zuhurtasuna eta tentua.

5.- Konfidentzialtasuna eta sekretu medikoarekiko errespetua. 

  • Prebentzio-neurriak.
  • Arau- eta lege-eremua. 

6.- Pazienteek sare sozialen bidez egindako kontsulten inguruan.

  • Kontsulta ezagun batek egiten badu. 
  • Kontsulta ezezagun batek egiten badu.
  • Beste profesional baten kontsulta hirugarren bati buruz.
  • Blog pertsonalen bidezko kontsultak.

7.- Medikuaren irudiaren zainketa sare sozialetan.

  • Balio sozialen errespetua. 
  • Nortasun profesionala.
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz